Aurtengo zikloaren gai orokorra honakoa izango da: Zientziak eta gizatasuna. Erronka berriak
Eta ostiral honetako gaia hauxe izango da: Zer da askatasuna, kontzientzia, espiritualtasuna... biologo eta neurozientzialari batentzat?
Hizlaria Jose Felix Martí Masso izango dugu neurologoa eta EHUko ikerlaria.
Berak aurreratu digunez, gai hauek jorratuko ditu:
-Burmuinaren ezaugarriak eta funtzionamendua.
-Kontzientzia: edukia eta mailak (erne-arreta egoerak).
-Arazo kognitiboak dituzten gaixoak.
-Askatasuna, burmuin morala eta horrekin loturiko gaixotasunak.
-Azkenik, espiritualtasuna eta zer esan nahi duen esperientzia erlijiosoak bizitzea, zentzu zabalean.
Saioa, ohi bezala, Foronda jauregian izango da, arratsaldeko 7:30etan, eta herritar guztioi irekia.
Ongi etorri!