Asteazkenean, otsailak 13, Gune elkarteak antolatutako meditazio saio berri bat izango da.
Ohi dugun bezala, isiltasuna, musika eta testu batzuk konpartitzeko aukera izango dugu.
Oraingoan GUNEko kide batek zuzenduko du saioa. 7:30etan elkartuko gera, Zumaiako Foronda jauregian.