"Europan erlijioa hiltzear dago”, idatzi berri du Stephen Bullivant soziologoak. Bistan da. Baina Europan bakarrik? Zientzien garapenak erlijio tradizionalen sineskizunak sinesgaitz bihurtu ditu. Beraz, ikasketa unibertsitarioak zabaldu ahala, beste kontinenteetan ere ez ote dira erlijioak ataka berean aurkituko: errotik aldatu ala hil? Nolanahi ere, erlijio-sistemen desagertzeak ez luke inondik ekarri behar espiritualtasunaren edo bizi-arnasaren galera. Horra gure garaiko erronka.