GUNEren hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2022ko aza. 24a, 09:47

Ostiral honetan, hilak 25, arratsaldeko 19,30tan, hitzaldi bat izango dugu.

Oraingo gonbidatua Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoa dugu.

Hona hemen solasaldiaren laburpena:

Bistan da ez ditugula garai normalak bizi. Mendea hasi dugu “trauma kolektibotzat” jo daitezkeen hiru gertakarirekin (krisi finantzario globala, pandemia eta gerra). Garrantzitsua da horien guztien azpian dagoen arrazoiez ohartzea, eta etorriko direnen siluetak aurreikustea. Baita ulertzea ere norabide zentzuzkoagoari heltzeko zeintzuk diren bizi ditugun oztopoak. Iraultza behar dugu. Zein ordea? Aro Axial gisa ezagutzen dugun sasoiko jakintsuek (Buda, Jesus, Confucio, edo Sokrates, besteak beste) eskaintzen ote dute garai honetarako pistarik? Zer gehiago?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide