Hona hemen Arantzazuk berak bidalitako aurkezpentxoa:
COVID 19: Espiritualtasuna eta gure izate sakona jokoan. Pandemiak espiritualtasunari edo barnetasunari ekarri dizkion erronkak.
Izenburu horren azpian, nire jardueran eta egunerokotasunean antzeman ditudan hainbat zantzu aipatuko ditut, eta zantzu horietako bakoitzean argiak eta itzalak, aurkia eta ifrentzua, geure baitara eta espiritualtasunera zerk hurbildu eta zerk aldendu gaituen egoera honetan.
Aukera paregabe baten aurrean ere bagaude, geure buruaren, munduaren eta bizitzaren inguruko ikuskera berri batera ireki eta helduoi, baina batez ere belaunaldi berriei, ate-leiho batzuk irekitzeko, dena beltz eta dena krisi sentitzen den garai honetan. “Esperantzari leiho bat, zabaldu omen diote”, kantuak zioen moduan