Herritarron iritzi gehiago.

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko ots. 20a, 15:05

Herrian egindako iritzi bilketetan jasotakoak ematera gatoz berriro ere. Gaurkoan beste bost iritzi plazaratuko ditugu: - Nik uste dut erabaki eskubidea gauzatzea, Euskal Herriko behar kolektiboa dela, besteak beste eta erabakitzen dena erabakitzen dela, herri bezala eta batez ere herritar bezala, lasai eta konfiantzaz aurre egiteko etorkizunari. Bestela herren ibiliko gara betirako. Erabaki dezagun behingoz eta aurrera. - BAI, gure hitza, herriaren hitza entzun eta herriak nahi duena egiteko. - Guretzat egokiena zer den geuk dakigulako ondoen, erabakitzeko eskubidea beti izango da ona. Norberak egindako bideak bakarrik erakusten baitu. - Nahitaezkoa, beharrezkoa. (jatorriz horrela emana: imprescindible, necesario). - Bai, gure etorkizunaren jabe izateko. Baina ez ezazue nahastu “Erabakitzeko eskubidea = autodeterminazioa” beste gainontzeko txikikeriekin, mesedez. Asko dago pentsatzeko, eztabaidatzeko, aztertzeko, ... Zure iritzia ere behar beharrezkoa dugu. Egin zure iradokizuna, denon artean zerrenda aberastu dezagun. Gure esku dago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide