Herrian jasotako iritziak zabaltzen jarraitzen dugu. Hona hemen erabakitze eskubidearen inguruan bost lagunek idatzitakoa.
- Funtsezkoa da (jatorriz horrela jasoa: Es fundamental, Vanessa desde el Delta del Ebro).
- Neri oso ondo iruditzen zait, bakoitzak beren herrien erabakia hartzea. Bakoitzak daki zer den hobea. Nik badakit nere etxean behar dena.
- Eskubidea eduki beharko genuke, kontua da aurretik lan handia dagoela egiteko eta dena ongietorria dela, ekimen hau barne.
- Bilduren zapalkuntzapean bizi nahi ez dudala erabakitzen dut (jatorriz horrela jasoa: Yo decido que no quiero vivir bajo la opresión de Bildu).
-Erabakitzeko eskubidea bai, arlo guztietarako. Jendeak erabaki dezan uneoro nahi duena. Euskal estatu bat nahi nuke...
Ziur ze pentsatua ematen dizuela irakurritakoak. Konpartitu ezazue guztiokin, hauxe baita helburua. Guztion artean osatu dezagun erabakitze eskubidearen inguruko ideien sare erraldoia. Gure esku dago.
-