Herritarron atxikimenduarekin ehunduko den hautestontzi erraldoia osatzeko oihalak banatzen hasi gara, eta jada 20tik gora ditugu laguntza eskaini dutenen artean sakabanatuta. Gu ere laster aterako gara kalera nahi duen herritar orori erabakitze eskubidearen aldeko bere atxikimendua emateko aukera zabaltzera. Hor egingo dugu topo.