Ekimenaren ardatza hainbat herritarrek apaindutako oihalak elkar jostea izango da, baina horren inguruan ekintza ugari ere izango dira: joaldunak, trikitilariak,bertsolariak, kantuak, dantza eta musika. Honekin batera jana eta edana ere izango ditugu, giro ederra eta elkarren arteko konplizitateak bilatzeko elkargunea sortzeko.
Erabakitzeko eskubidearen alde jada 800 lagun inguru saretu gara gure herrian, eta bidea luzea bada ere pausoz pauso aurrera goazela sumatzen dugu. Zuretzat ere bada lekua gurean.
Larunbatean dugu zita, 18:30etan Gernika parkean.
Zatoz gurekin oihalak jostera!!!