Gure Esku Dagok mahaia jarriko du asteburuan Erribera kalean

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Zumaia

Bi aste besterik ez dira falta Gure Esku Dagoren aldarrikapen handia egin eta Donostian saretu guztiok elkartzeko. 33.000 lagunek Anoeta beteko dugu, eta Donostia erabakia ehuntzeko kolorez jantziko dugu. Festak eta atxikimenduak bat egingo dute, eta ahaztezina izango den eguna biziko dugu.

Azken txanpa honetan sarrerak eta kamisetak saltzen izango gaituzu Erribera kalean, larunbatean 19:00etatik aurrera eta igandean 12:00etatik aurrera. Ez utzi azken unerako eta lortu zure sarrera lehenbailehen.

Erronka handi hau ere GURE ESKU DAGO eta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide