Gure Esku Dagoren batzar irekia egingo da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko eka. 10a, 16:47

Ekainaren 21a egun handia izango da erabakitze eskubidearen aldeko aldarrian.

Donostian dugu zita nagusia eta bertara eramango ditugu hainbeste maitasun eta ilusioz eginiko gure oihalak. Ekimen eta gune ugari izango dira hiri osoan zehar eta honen berri emateko batzar ireki bat antolatu dugu ostiralerako, beheko plazan (Torre Berri inguruan) 19:00tan.

Bide batez gogoratu ekainaren 21ean Anoetan egingo den ekitaldi nagusirako aurrez sarrera erosi beharra dagoela: helduek 10 € eta haurrek 5 €. Hauek eta egun horretarako atera diren kamisetak saltzeko mahaia jarriko dugu ostegunetik aurrera. Horretaz gain, oraindik ez baduzu zure saretu txartela bete, izango duzu horretarako aukerarik ere. Beraz, hurbildu lasai.

Giza kate erraldoia osatuz egin genuen lehen aldarria duela urte bete. Hau berretsi eta indartsu agertuko gara oraingoan ere. Herritarron garaia delako, herri bat garelako eta erabakitzeko eskubidea dugulako. Anoeta betetzea ere gure esku dago. Erakutsi dezagun.

Gogoratu, batzar irekia ekainaren 12an, ostirala, 19:00tan beheko plazan.

Erabakitzeko eskubidea gure esku dagoelako.

Zumaiako Gure Esku Dago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide