Goizean oihal katean elkartu ginen giro ezin hobean, eta bertan astindu genituen 800 Zumaiarretik gorak apaindu edota saretutako oihalak.
Arratsaldean berriz Anoetan egin genuen topo, eta berriro ere gure alea jarri genuen determinazioz aurrera daramagun bidean. Batzuk lanean, besteak ikusle, denok sentitu genuen bat egiten dugula gure aldarrian, bizi dugun garai honetan herritarron ordua eta erabakimena iritsi dela esatean, eta pozarren konpartitu genituen eguzkipean pasa genituen ordu beroak.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi. Azken egunotan gure mahaira hurbildu zaretenoi, Donostiara gurekin batera etorri zinatenoi, lanerako zuen borondatea erakutsi diguzuenoi, oihalekin egun osoan gora eta behera aritu zinetenoi, dantzan eta joareekin guztion gozamena sortu zenutenoi eta etorkizunean guregana gerturatu eta zuen txokoa bilatuko duzuenoi.
Ostiral honetan ekimenaren balorazioa egiteko elkartuko gara Alondegian, 19:00tan, eta beti bezala, gonbidatuta zaudete.
Mila esker hor zaudeten guztioi!!!
Zumaiako Gure Esku Dago.