Erabakiaren aroari ateak zabaltzen

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko aza. 23a, 17:07

Larunbata egun garrantzitsua izan zen erabakitzeko eskubidearen alde ekitea Gure Esku Dagoela sinesten dugun guztiontzat. Eskura dokumentuak lagunduta egin dugun hausnarketa prozesuari amaiera eman genion, eta etorkizuneko gure bidea marraztu genuen.

Zumaiarrok ere parte hartu dugu, bai herrian bertan izan ditugun bileretan baita eskura dokumentuari jendeak eginiko zuzeneko ekarpenen bidez ere. Eta honek guztiak argitu digu jada aro berri baten aurrean aurkitzen garela: erabakiaren aroan.

Gasteizen eginiko Batzarretik indarberrituta eta lanerako gogoz etorri ginen, eta aurrerantzean orain arte bezain gogotsu erantzun duten herritarrekin batera aritzeko zortea izango dugula espero dugu.

Adi egon, laster izango baitugu berriro ere elkartzeko aukera.

Mila esker hor zaudeten guztioi, eta laster arte.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide