Borondateen kriseiluak

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2015ko abe. 16a, 21:28

2015ari agur esatera goazen honetan 2016ak erabakitzeko eskubidearen egikaritzean ekarriko dizkigun erronkei ongi etorria emateko asmoz gatoz gu.

Jada zenbait herri erabakitzeko eskubidea gauzatzeko pausoak ematen hasi dira (Goierrin), eta gu hor izango gara aldamenean, indarra emanez, gure momentua ere laster izango denaren ziurtasunez.

Guztiok beharrezkoak garelako, abenduaren 30ean, arratsaldez, Gernika parkean elkartuko gara, eta zerua erabakitzeko eskubidea dugula aldarrikatzen duten izar txikiz beteko dugu.

Lortu ezazu zure kriseilua 2,5€ren truke, eta izan zaitez zeru argitsu horren parte. Abenduaren 24an 17:30ean eta abenduaren 26an 19:00etan Erribera kalean izango gaituzu kriseiluak eta informazioa banatuz.

Erabakimenez, maitasunez, mugarik gabe, erabakia argituko dugu. Piztu ditzagun borondateen kriseiluak, ametsek ez baitute mugarik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide