Kataluniari elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Zumaia

Datorren astelehenean, irailak 11, Diada eguna ospatuko du Kataluniak. Aurtengoa berezia izango da, beren etorkizuna erabakitzeko galdeketaren aurretik datorrelako. Jasotzen ari diren eraso eta oztopo guztien gainetik, gure indarra eta babesa helarazi nahi diegu.

Horretarako Zumaian argazki handi bat egin nahi dugu, prozesua babestu eta elkartasuna erakusteko. Zatoz gurekin batera irailaren 11ean, astelehena, arratsaldeko 20:00etan Gernika parkera (anbulategi zaharrera) eta aldarrika dezagun ozen guztion erabakitzeko eskubidea.
Zumaiako Gure Esku Dago

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide