Ekainaren 10ean gurean inoiz izan den mobilizaziorik handiena burutu behar dugu, eta horretarako guztion eskuak lotu nahi ditugu. Giza-katearen Zumaiako zatia lotzea gure esku dago, eta guztion parte hartzearekin lortuko dugu.
Asteburu honetan hasiko gara izen-emate txartelak betetzen. Erribera kalean aurkituko gaituzu larunbata eguerdian eta arratsaldean eta baita igande eguerdian ere.
Pasa gure mahaitik eta hartu lekua giza-katerako. Atzera kontaketa hasi da!!