Hiru aste besterik ez dira falta ekainaren 10erako. Hiru aste besterik ez ditugu 1.000 zumaiar saretu eta 2.019 kilometrotako giza katean gure bi kilometrotako zatia lotzeko. Eta oraindik 300 zumaiarrek bakarrik eman dugu izena erabakitzearen aldeko aldarri erraldoi honetarako.
Azken txanpan gaude jada, eta oraindik 700 lagun behar ditugu Zumaian giza kateak hutsunerik izan ez dezan. Denon artean egin beharrekoa da, denon beharra duen ekimena da.
Animatu zaitez izena ematera, eta animatu itzazu zure ingurukoak. Momentua iritsi da!
Gaur eta bihar Erribera kalean izango gaituzu. Hurbildu zaitez!!
Larunbata, arratsaldeko 19:00etan.
Igandea eguerdiko 13:00etan.
Ez dezagun katebegirik galdu! Gure Esku Dago!
Zumaiako Gure Esku Dago
.
Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide