Asteburu honetan izango dugu izena emateko azken aukera.
1.000 zumaiar behar ditugu gure herrian osatu beharreko bi kilometroak betetzeko. Momentuz 470 lagunek eman dugu izena, hau da, kilometro bat juxtu juxtu osatu dugu. Asteburu hau dugu, beraz, bigarren kilometroa betetzeko.
Izena emateko aukera hauek dituzue:
Larunbata: 11:30ean Eroski aurrean
19:00etan Beheko plazan
19:00etan Erribera kalean
Igandea: 12:30ean Erribera kalean
Ekainaren 10a egun gogoangarria izango da. Denon beharra dugu erronka hau osatzeko. Zurea ere bai!
Eman izena eta jaso katea osatzeko zapia. Zure zain gaude.
Zumaiako Gure Esku Dago.