Eman izena giza katean

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Zumaia

Igandeko giza katerako izen-emateak jasotzeko prest izango gara bihar, osteguna, eta larunbatean.

700 lagunek eman dute jada izena. 700 zumaiar animatu dira igandean giza katean parte hartzera. 300 lagun gehiago behar ditugu gure bi kilometroak eskuz esku lotzeko. Eta 300 zumaiar horien zain kalean egongo gara hurrengo egunotan.

Gaur, osteguna, arratsaldez Erribera kalean egongo gara.

Larunbata eguerdian Eroski aurrean eta Erribera kalean.

Larunbata arratsaldean Erribera kalean eta Beheko plazan.

Igandean zita bat duzu giza katearekin. Zatoz izena ematera!!

Zumaiako Gure Esku Dago

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide