Gutxi falta da Zumaian ere 1.000 laguneko taldea osatzeko. Gaur ere izena emateko aukera izango da Erribera kalean eta beheko plazan.
Bihar ekitaldia 10:00etan hasiko da beheko plazan, eta handik abiatuko gara katea osatzeko gure lekua hartzera. Santiagoko hondartzatik hasi eta txikierdiko errotondan bukatuko dugun. 12:00etan katxaperoak emango dio hasiera eta 12:30ean beste katxapero batek amaiera, eta bitarte horretan denok aldamenekoari eskua emanez osatuko dugu katea.
Izena eman edo ez, guztiontzat egiten dugu deialdia.
Erabakitzeko dugun eskubidearen aldeko aldarri ozena egin nahi dugu eta horretarako guztiok bat egin eta milaka lagunek osatuko dugun katearen parte bihurtuko gara.
Ahaztezina izango da. Zatoz zu ere hau gurekin batera egitera.
Zumaiako Gure Esku Dago