Ederra izan da!! Zorionak guztioi!!!

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2018ko eka. 11a, 15:54

Atzo izan zen. Hainbeste esperotako eguna. Astez aste mimoz eta gogoz prestatutako zita. Eta mundiala izan zen!

Eguna goizean goiz hasi genuen dena prestatzen. 30 laguntzaile izan genituen eskuz esku lanean, denerako prest. Eskertza berezia egin nahi diegu guztiei, beren prestutasuna eta gogo ikaragarriarengatik.

Pixkanaka plaza betetzen hasi zen eta hor izan genituen txalapartariak, Zumaiako hainbat kolektibotako jendea, bertsolariak, joaldunak, trikitilariak eta txarangakoak. Denek beretik emanez giro ezin hobea sortu zuten. Primerako taldea. Mila esker zuei guztioi ere.

Eta oso pixkanaka katea osatzeari ekin genion. Eta hasieran ezinezkoa zirudien hori azken momentuan gauzatzea lortu genuen. Denon artean. Denon arduraz. Denok helburuarekin bat egin eta lortuko genuenaren konfiantzan tinko eutsiz. Zorionak eta mila esker guzti guztioi.

1.247 lagunek osatu genuen katea. 1.247 borondate elkarloturik. Hau guztia egiteko gai izan gara, eta datorrenari ere indar eta borondate berdinarekin helduko diogu. Herri honek edozer egiteko gaitasuna baduela sinisten dugulako.

ZORIONAK ETA MILA ESKER ZUMAIA!!!

Zumaiako Gure Esku Dago

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide