Aurtengoak badu berezitasun nagusi bat. Zozketa izaera mantentzen badu ere, Elkarrekin Together film-dokumentala ikusteko aukera luzatzen digu, txartelean gordeta datorren kodea erabiliz.
Zumaian hainbat denda eta tabernetan zabaldu dugu jada, denon eskura egon dadin. Hauek dira Tripontzia topatzeko lekuak: Ilargi taberna, Ttakun taberna, Ogi-Eder okindegia, Marifranziska liburu-denda, Inpernupe taberna, Mandala liburu-denda, Alkartetxea taberna, Txoko kafetegia, goiko estankoa, beheko estankoa, Txikixa taberna eta Kukitxa eko-denda.
Bestalde, eta urtero legez, Erribera kalean mahaia jarriko dugu asteburutan. Lehenengo eguna datorren igandean izango da, azaroak 25, eguerdiko 13:00etan.
Zatoz 5€ren truke zure tripontzia eskuratzera eta Gure Esku Dago ekimenari zure ekarpena egitera.
Gure Esku Dago