200 argi labarretik Kataluniara

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2019ko urr. 19a, 11:53

Atzoko ikusmiraz gozatzeko aukera izan genuenok zirrara berezia sentitu genuen. Gure labarra, ederra beti, elkartasun ikur bihurtu genuen.

200 lagunetik gora, linternak eskuetan, ilunpean barna, irudi zoragarria osatuz, baina batez ere Kataluniari gure babesa eta maitasuna adieraziz.

Irudien edertasunak ez du hitzik behar, baina atzo bertaratutako jendea ez genuen eskertu gabe utzi nahi. Mila esker guztioi!!!

Gaur, Donostia izango da guztion elkartasun ikur. Antiguako tuneletik aterako gara 17:30ean, munduari adierazteko ez dugula Espainiar estatuaren bortizkeria eta epai bidegaberik onartzen, erreferenduma ez dela delitua eta Kataluniar herriari elkartasun osoa eskaintzen diogula. (EuskoTrenek zerbitzu berezia jarri du 16:00etako trenerako)

Bidea egiten jarraituko dugu, zuekin.

Zumaiako Gure Esku

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide