Pentsiodunek ere bat egin dute ekainaren 7an Bilbora joateko deialdiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Zumaia

Hainbat pentsiodunek ere Ekainaren 7an Bilbora joateko deialdia egin dute, 'Pentsio sistema publiko propioa hemen erabaki!' lelopean.

Autobusez joan-etorria egin ahal izango da Zumaiatik. Dagoeneko eman daiteke izena Inpernupen, Kantaurin, Batzokian edo Internet bidez.

Ekainaren 7an Bilbon Herri Libre Bat, Euskal Herriak Erabaki lelopean mobilizazioa antolatu du Gure Eskuk, 17:30ean Casillatik. Aurretik, egun osoko egitaraua egongo da.
 
Bestalde, jada eman daiteke Zumaiatik autobusez joateko izena, Inpernupen, Kantaurin, Batzokian edo www.labur.eus/e7zumaia helbidean. Bi aukera egongo dira: goizetik joan eta egun osoko egitarauaz gozatzeko (Zumaitik irteera 10:00etan) edota arratsaldetik zuzenean mobilizaziora joateko (Zumaiatik irteera 16:00etan). Bi kasuetan Bilbotik itzulera 20:00etan izango da.


herrilibrebat.eus

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide