Herriko hainbat enpresetako langileek ere bat egin dute ekainaren 7an Bilbora joateko deialdiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Zumaia

Astilleros Balenciaga, GKN eta Mendiaraiz enpresetako hainbat langilek egin dute deialdia, Gutxieneko soldata + lan esparru propioa, Hemen erabaki lemapean.

Ekainaren 7an Bilbon Herri Libre Bat, Euskal Herriak Erabaki lelopean mobilizazioa antolatu du Gure Eskuk, 17:30ean Casillatik. Aurretik, egun osoko egitaraua egongo da.

Jada eman daiteke Zumaiatik autobusez joateko izena, Inpernupen, Kantaurin, Batzokian edo www.labur.eus/e7zumaia helbidean. Bi aukera egongo dira: goizetik joan eta egun osoko egitarauaz gozatzeko (Zumaitik irteera 10:00etan) edota arratsaldetik zuzenean mobilizaziora joateko (Zumaiatik irteera 16:00etan). Bi kasuetan Bilbotik itzulera 20:00etan izango da.

Bestalde, maiatzaren 31n 19:00-21:00etara Erribera kalean kamisetak saltzen egongo gara.

www.herrilibrebat.eus

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide