Herri Eskola eta Zumaienako hainbat langilek ere bat egin dute ekainaren 7an Bilbora joateko deialdiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Zumaia

ZHE eta Zumaienako hainbat langilek egin dute deialdia, Hezkuntza Sistema Propioa, hemen erabaki lemapean.

Ekainaren 7an Bilbon Herri Libre Bat, Euskal Herriak Erabaki lelopean mobilizazioa antolatu du Gure Eskuk, 17:30ean Casillatik. Aurretik, egun osoko egitaraua egongo da.  Zumaiatik autobusez joateko izena Inpernupen, Kantaurin, Batzokian edo www.labur.eus/e7zumaia helbidean eman behar da. Bi aukera egongo dira: goizetik joan eta egun osoko egitarauaz gozatzeko (Zumaitik irteera 10:00etan) edota arratsaldetik zuzenean mobilizaziora joateko (Zumaiatik irteera 16:00etan). Bi kasuetan Bilbotik itzulera 20:00etan izango da.

Bestalde, larunbat honetan (maiatzaren 31n) 19:00-21:00etara Erribera kalean kamisetak saltzen egongo gara.

www.herrilibrebat.eus

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide