Larrainako kideek ere ekainaren 7an Bilbora joateko deialdiarekin bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Zumaia

Euskara babesteko legedia berria hemen erabaki lemapean egin du bat Zumaiako euskara taldeak Gure Eskuk egindako deialdiarekin.

Ekainaren 7an Bilbon Herri Libre Bat, Euskal Herriak Erabaki lelopean mobilizazioa antolatu du Gure Eskuk, 17:30ean Casillatik. Aurretik, egun osoko egitaraua egongo da.  Zumaiatik autobusez joateko izena Inpernupen, Kantaurin, Batzokian edo www.labur.eus/e7zumaia helbidean eman behar da. Bi aukera egongo dira: goizetik joan eta egun osoko egitarauaz gozatzeko (Zumaitik irteera 10:00etan) edota arratsaldetik zuzenean mobilizaziora joateko (Zumaiatik irteera 16:00etan). Bi kasuetan Bilbotik itzulera 20:00etan izango da.
Bestalde, larunbat honetan (maiatzaren 31n) 19:00-21:00etara Erribera kalean kamisetak saltzen egongo gara.
 
 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide