Erraz ezagutu dezakegun txoria da buztanikara horia. Orokorki, kolore hori deigarria nabarmentzen da haren bularrean eta sabelaldean. Bizkarra eta burua gris-urdinak ditu, eta hankak eta mokoa beltzak. Hegoak eta buztana, aldiz, ilunagoak ditu, gris ilunak edo ia beltzak, eta luma zuriak horien kanpoaldean. Bekain ingurua marra zuri eder batek apaintzen du, baita begien azpiko aldea ere. Zango luzeak ditu, buztana bezala, eta etengabe mugitzen du hori, buruarekin batera, gora eta behera kulunkatuz. Arrak eta emeak antzekoak dira, baina ugalketa garaian arrari lepoa belztu egiten zaio eta kolore askoz biziagoak janzten ditu.
Gure ibaietan eta erreketan ikusiko dugu buztanikara zuria urte osoan zehar, itsas mailatik mendietaraino. Intsektu jalea da ia erabat, baina denetarik jaten du: euliak, kakalardoak, inurriak, matxinsaltoak... eta beste ornogabe txiki asko. Normalean, erreka garbien bazterretan bilatzen du jatekoa, baina hegaldi betean ehizean egiteko gara ere bada.
Apiriletik abuztura izaten den ugalketa garaian, monogamo eta oso lurraldekoi bihurtzen da, eta adorea du 200 eta 1.000 metro arteko ur eremuko ibilbide bat defendatzeko. Goroldioarekin, belarrarekin eta sustraiekin eraikitako habia uretatik gertu kokatzen du. Aldi bakoitzean lau eta sei arrautza artean jartzen ditu, eta normalean, bi txitaldi izan ditzake jarraian. Jaio ostean, beren lehen hegaldiak egin baino lehenago, 10-15 egunez egoten dira habian, gurasoek babesten eta elikatzen dituzten bitartean.
Beste izen batzuk ere baditu: buztaika hori, buztanluze hori, errekako buztanikara, errekatxori...
Luzera eta hego zabalera: 19 zentimetro eta 26 zentimetro.