Goiz hasi genuen eguna larunbatean, 7:30etan ginen geratuta klubean maleta handiekin, gaua Santanderren pasatzeko asmoa baikenuen. Eguna goiz hasi bezala, lehenengo zaplastekoa ere goiz eman ziguten gure txandako beste traineruek, irteeratik atzetik hasi eta are eta atzerago bukatu genuen estropada. Estropada txarra egin genuen, txispa edo "bixitasunik" gabe, eta horrelakoetan ohikoa izaten da segunduak bata bestearen atzetik eroitzea. Amaitu eta arraunlari bakoitzak desberdin asimilatzen ditu horrelako porrotak, batzuek ixilik, beste batzuek kexaka... Bakoitza mundu bat izaten da. Gurean bukatu eta berehala ixiltasun absolutu bat nagusi izan zen, bagenekien ez genuela lan ona egin.
Trainerua jaso eta bazkaltzera joan ginen Camargo aldeko jatetxe batera, "Menu de deportista", arroza eta oilasko petxugak. Oraindik dudak dauzkagu oilasko petxugak edo katuarenak ziren... Dena dela, kalterik ez ziguten egin eta gaitzerdi. Bazkaldu eta gaua pasatzeko hartuta genuen "Finca" batera abiatu ginen; 3 pixu, 14 logela, bodak eta antzeko ekintzetarako prestatutako jangela bat, jesukristoren jardina... Eskerrak eman behar gure taldeko "Rastreator" den Xabier Altzibarri, horrelako txolloak aurkitzen begi ona izaten du "Booking" eta antzeko plataformetan. "Viajes Eroski" gutxiago eta Altzibar gehiago!
Estropada kaxkarrak eragindako umore txarrak bertan geratzeko gogoak kentze zizkidan arren, taldekideekin geratzeak niri pertsonalki humorea aldatu zidan erabat, batzuek TKE Ligako estropadak mugikorren bidez jarraitzen zituzten bitartean, beste batzuek UNOko karten jokoan aritzen ziren. Asteburu honetako "Telmo Deun Showtime" Iker Peña (Bigarren entrenatzaile eta gau hortako gure zaintzailea (Nahiko lan baitxakan hire burua zaitziakin))-ren eskutik etorri zen, makarroi batzuk beste 5 Chef-en laguntzarekin prestatu ondoren (1 lanean eta 5 begira) , ontzi garbigailuari fairy pixka bat bota eta nahi gabe izanda ere, ikeragarrizko espuma festa sortu zuen, sukaldeak Ibizako diskoteka bat ematen zuen. Eskerrik asko Iker, hori da taldea animatzea!
Afalostean jangelan geratu ginen, mahai inguruan jarri ginen eta goizeko estropadaz izan ezik gai eta gauz askotaz hitz egiten geratu ginen, ezin dut idatzi zer esan genituen, bestela Baleikek kontua itxiko dit. Bromak alde batera utzita, arraun talde bat baino gehiago, lagun kuadrilla bat ginela berretsi nuen momentu hartan, eta usten dut hori dela gure taldearen doairik handiena. Gauzak ondo joaten direnean erraza izaten da ondo eramatea elkarren artean, gauzak ez direnean hain ondo joan eta halare horrelako harreman ona izateak, urrea balio du.
Igandea iritsi zen, eta estropadara larunbatean egindako akatsak zuzentzeko asmotan joan ginen. Irteeratik beste amorru bat igerri zen eta estropada ona egin genuen. Deustorekin borroka polit bat egon zen estropada guztian zehar, amaieran bilbotarrek guri 2 segunduko aldea ateraz. Kontuan izan behar da hauek lehengo astean bandera bereganatu zutela Getxoko uretan, badakite zer den azkar ibiltzea. Haizearen joera gorakoa zen eta horrek emaitzetan protagonismo handia izan zuen, lehenengo txandako txalupa batzuen denborak hobeak izan ziren eta ohorezko txandakoei adibidez, gehiago kosta zitzaien. Kortaren San Juanek, esaterako, ohorezko txandan joanda azken postuarekin geratu zen. Haize joko hori kontuan izanda 9. postua egokitu zitzaigun, baina sentsazioa, garaipen txiki batena izan zen, gure lana ondo eginez gero arpegia eman eta bat baino gehiagori arazoak emateko kapazitatea dugula argi utzi genuen.
Estropada bukatu eta kostaldetik txalo zaparrada bat jaso genuen, ez zen sorpresa izan, larunbatean ere esku berdinetatik jaso baikenituen txalo eta animoak. Taldeko batzuen familikoek asteburu pasa izan zuten Santanderren estropadak aprobetxatuz, eta beraien bultzadak, usten dutena baino garrantzi handiagoa du traineruan, zuekin ez gara inoiz bakarrik joango!
Keep calm
&
#RemaLe