Ezustekorik ez asteburuko arraun jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Aristi 2024ko uzt. 9a, 12:00

Telmo Deuneko gizonezkoak, etxeko estropadan. (Mireia Galarza Bastida)

Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Aristik idatzitakoa da.

Igaro da beste arraun asteburu bat. TKE liga Donostian eta Zierbenan lehiatu da, eta Arraun Lagunakek eta Bermeok garaiezin izaten jarraitzen dute. Emakumezkoetan, Tolosa sendo batek bidali du Orio hirugarren postura. Gizonezkoetan, Orio ohorezko txandan lehiakor dabil, eta taldeak bertan egonkortasuna lortu duela ematen du. Getariak, larunbatean suertatutako kalea kontuan izanik, asteburua ederki kunplitu du eta txanda horretan talde arriskutsua izan daitekeela erakutsi du.

KAE 1 ligari erreparatuz, kale zozketek zeresan handia izan dute Camargon eta Portugaleten jokatutako estropadetan. San Juanek garaiezin jarraitzen du, Telmo Deuneko mutilek ohorezko txandara itzultzea lortu dute bi estropada txukun eginez eta zarauztarrek bosgarren postuan amaitu dute astea.

ETE ligan, Astillerok garaipena probatu du lehenengoz, eta zumaiarrek hirugarren eta bigarren postuekin konformatu behar izan dute oraingo honetan, ligan lehenengo postuan jarraitzen duten arren. Enbatako neskek ere bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte, eta goraka doazen itxura dute.

Aipatzekoa da hurrengo astean jokatu behar zen KAE 1 ligako estropada bertan behera utzi dutela, arraunlariei estropada bat gutxiago jokatzeko aukera emanez. Uste nuen arraunlariek estropadak jokatzeko entrenatzen zutela hainbeste hilabetez. Akaso, baten bat zerbait galtzeko beldurrez dabil.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide