Afizioa sortzen duten estropadak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Aristi 2024ko abu. 19a, 10:18

Zarauzko ikurrinaren bigarren jardunaldiaren une bat. (Arnaitz Rubio Aprea)

Traineru denboraldia amaitu bitartean, astero arraun analisia eskainiko diete Gukari Leire Arrojeria eta Iñaki Aristi arraunlariek. Honakoa Aristik idatzitakoa da.

Ederrak joan dira pasa den asteburuko arraun jaurdunaldiak gure kostaldean. Larunbatean, bi mailetako traineruek Zarautzen izan zuten arraun zita. Garaileek izen berririk izan ez zuten arren, mugimendua izan zen uretan. Zarauzko mutil zein neskek estropada bikainak egin zituzten etxean, hirugarren eta bigarren postuak lortuz, hurrenez hurren. Zumaiako neska-mutilek ez zuten urteko estropadarik onena izan zarauztarren uretan, eta hirugarren eta seigarren postuekin konformatu behar izan zuten. TKE ligan, Orioko emakumezkoek hurbil izan zuten Arraun Lagunakeko taldea estropadako azken zatira arte. Gizonezkoetan, bigarren txandan, Getariak eta Oriok estropada ikusgarria eskeini ziguten, azkenengo luzean bien arteko norgehiagoka eder bat erakutziz olatuen artean.
 
Ezustekoak igandean etorri ziren. Zarauzko bigarren jaurdunaldian Tolosaldeak Arrauni kendu zion garaiezinaren etiketa, eta Donostiarrak Urdaibairi irabazi zion Zarauzko ikurrina estropada zirraragarri batean. ETEn Enbatako neskek lortu zuten Bilboko bandera, aurreikuspenak hautsiz. Zumaiako neska-mutilek denboraldia ederki amaitu dute, ligan bigarren postuan geratuz. Neskek play-off-ak prestatuko dituzte gogo handiz, baina mutilek ezin, zuzendaritzak ez baitie play off-etara joateko aukerik eman.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide