Ulibarriko presatik irten eta Garaion amaituko da txangoa. Beti bezala, irteera goizeko 7:30ean izango da autobus geltokitik eta izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak ohikoak: helduek 6 euro eta umeek 4 euro. Animatu zaitezte, umeak ekartzeko ibilbide aproposa da, ez dago inungo aldapa gogorrik eta inguru oso politak ikusiko ditugu.