Irteera Trabakuatik izango da, Mendibil eta Baldabuaru mendiak igo eta Markinan amaitu. Oso erraza da, ez du inungo zailtasun berezirik. Irteera goizeko 7.30tan izango da betiko lekutik (autobus geltokitik), eta izenak eman ostirala baino lehen goiko estankoan (943860357). Prezioak betiko moduan 6€ helduak eta 4€ umeak. Animo, zuen zain egongo gara.