Ez da hain urrutira joan beharko. Irteera Krutzeta menditik izango da, Jarindo eta Maroto mendiak igo eta Arlabanen amaituko da. Erraza da, ez du zailtasun berezirik.
Irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izenak ostirala baino lehen eman beharko dira goiko estankoan (943860357). Prezioak, betiko moduan, 6 eurokoa izango da helduentzat eta 4 euro umeentzat.