Inda-Mendi Pirinioetara joango da sanpedrotan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016ko api. 20a, 11:45

Aurten ere Sanpedroak direla eta Inda-Mendik irteera prestatu du Pirinio aldera. Oraingoan San Pedro eguna asteazkenean erori da, hori dela eta bost eguneko irteera izango litzateke.

Kontuan izanda jende askok ezingo lukeela egun guztiak jai hartu, guk bi alternatiba prestatu ditugu. Bat, bost egunekoa izango litzateke, honako txangoekin: lehen hiru egunetan Palas mendiari itzulia; asteazkenean autobusez Soqueseko txaboleta iritsi eta handik Arremouliteko aterpera; ostegunean Arremoulitetik Laribeteko aterpera eta ostiralean Laribetetik Sallent de Gallegora. Ostiral horretan beste taldetxoa autobusez Sallentera joan eta lehen taldeakin elkartu litzateke. Larunbatean denak elkarrekin Pantikosako bainuetxetik irten eta Bazias (2754m) mendira igoko genuke berriro Pantikosara itzultzeko. Azkenik, igandean Sallentetik gertu dagoen Pazino (1965m) mendiari itzulia eman eta denok giro onean bazkaltzera joango ginaeteke han gertuko jatetxe batean.

Bi irteera hauen prezioak honako hauek dira: 5 egunerako 275€ bazkideentzat eta 290€ ez bazkideentzat; asteburukoa 185€ bazkideentzat eta 200€ ez bazkideentzat. Prezio honetan autobusa, aterpean pentsio erdian egotea eta azken eguneko bazkaria sartzen dira. Aurrerago jakinaraziko zaizue izen emateko datak eta beste zehaztasun batzuk.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide