Inda-Mendi: larunbatean Zumaia inguruan eskola kirolarekin eta igandean Nafarroa Beherera

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016ko api. 25a, 11:32

Asteburu honetan egin dugu ibilbide zoragarri bat eta datorren iganderako beste bat prest daukagu. Hona hemen proposatezen dizueguna: Bidarraitik abiatu, Iparla (1.044 m) eta Buztanzelay (1. 029m) mendiak igo eta Izpegiko portuan bukatu. Nafarroa Beherean ibiliko gera oraingo honetan, Aldudeko bailara inguruan. Oso paraje politak dira, jende askorentzako ezezagunak, horregatik merezi du buelta bat ematea. 

Irteera, igandean, Maiatzak 1ean izango da eta egun osokoa izango da. Irteera beti bezela, goizeko 7.30ean autobus geltokitik. Izenak emateko goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Bestalde, joan den larunbatean eta eskola kirolaren barruan, Zarautz-Askizu-Zumaia egin genuen. Jende ugari, argazkian ikus daiteken bezela, eta eguraldia ere lagun izan genuen. Oso ondo pasatu zuen jendeak. Datorren larunbatean beste bat dago prest, Zumaiatik irten eta inguruan dauden leku batzuk ezagutuz berriro ere Zumaiara etorri bueltan. Irteera Gernika Parketik (Anbultarorio zaharra zegoen tokian) izango da goizeko 9etan. Animatu ume eta gurasoak, zuen zain egongo gera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide