Aurten ere baditugu ume finalistak: June Bengoetxea, Irati Arakistain, Nagore Arakistain eta Jurgi Esnal. Baita ere badago ehun mendien lehiaketa burutu duena: Jurgi Esnal Zuluaga.
Irteera goizeko 9:00etan izango da Beheko plazatik. Handik abiatuta, Indamendiko tontorra igo eta Elkanora jaitsiko dira mendizaleak, salda beroa, pintxoa eta edaria hartzeko, doan. Sari-banaketa egin eta amaitu ondoren, autobusa egongo da Zumaiara jendea ekartzeko.
Espero dugu eguraldia lagun izatea eta jendea animatzea, goiz eder bat pasatzeko aukera izango dugu-eta.