Pirinioetara joateko irteeraren izen-ematea astelehenean zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2016ko mai. 19a, 11:47

Aurreko baten aipatu genuen bezala, Sanpedrotan Pirinio aldera irteteko asmoa daukagu. Albiste hartan aipatzen genuen bi aukera egongo zirela eta beraien ezaugarriak. 

Gogoratu prezioak honako hauek direla: 5 egunerako 275 euro bazkideentzat eta 290 euro bazkide ez direnentzat; asteburukoak 185 euro bazkideentzat eta 200 euro bazkide ez direnentzat. Prezioa honetan autobusa, aterpea pentsio erdian egotea eta azken eguneko bazkaria sartzen dira. 

Izen emateko epeak hauek dira Maiatzaren 23tik ekainaren 13ra arte. Beti bezala diru sarrera Euskadiko kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da. Izena jarri ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara. Informazio gehiago www.indamendimb.eus web orrian bilatu dezakezue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide