Opakua-Arrigorrista-Antuñana ibilbidea egingo du Inda-Mendik igandean

Erabiltzailearen aurpegia Indamendi Mendi Bazkuna

Aurrekoan Hernioan izan ginen, goiz buelta bat eginez, eta datorren iganderako egun osoko txango bat prestatu dugu. Hona hemen proposatzen dizueguna: Opakuako portutik abiatu, Arrigorrista (1149 m) igo irten eta berehala, eta Antuñanan amaitu. 

Nafarroan ibiliko gara oraingo honetan. Oso paraje politak dira, ez dute inungo zailtasunik eta arrapala oso eskasa dago. Irteera igandean, Urriak 9an izango da eta lehen aipatu dugun bezela egun osokoa. Irteera beti bezela, goizeko 7.30ean autobus geltokitik. Izenak emateko goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak, ohikoak; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide