Udala auzoan hasi eta Besaidetik pasa ondoren (leku oso polita da) Arrazolan amaituko da txangoa. Ibilbide nahiko aproposa Gabonetan hartutako guztiak botatzeko. Beti bezala, irteera goizeko 7.30ean izango da Txomin Agirre kaiko autobus geltokian eta izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak ohikoak: helduak 6€ eta umeak 4€. Animatu zaitezte, esanda bezela gabonetakoak botatzeko aproposa da eta.