Txangoa Araban izango da, Iturrieta mendilerroan hain zuzen ere. Guztira 17,5Kmko luzera izango du, 500mko desnibela gutxigorabehera, eta bospasei ordu bitarteko iraupena. Kontuz ordu aldaketarekin!
Irteera, beti bezala, goizeko 7.30ean izango da autobus geltokitik. Izenak goiko estankoan emango dira (943860357) ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak, betikoak: helduek 12€ eta umeek 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.