Inda-Mendi Guadarramako mendilerrora joango da sanpedrotako irteeran

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko mai. 6a, 10:53

Aurreko urteotan Pirinioetara joan gara sanpedrotan. Aurten, ordea, Guadarramako mendilerroa ezagutzeko irteera antolatu dugu. Badira urte batzuk inguru horietara joan ginela, baina, eguraldi txarra zela eta, ez genuen egin pentsatutakoa. Ea aurten zorte gehiago dugun eta aurrikusitakoa betetzen den.

Plana honako hau da: ekainaren 29an, goizeko 8:00etan aterako gara Segoviako hiriburura bidean, eta han ordu libre batzuk izango ditugu hiria ezagutzeko (bazkaria norberaren kontura). Ondoren, Cercedillako ostatuta joango gara.

Hurrengo egunean lehen ibilaldia egingo dugu: Cotosetik irten, Peñalara mendia igo (2.428 m) eta Granja de San Ildefonsora jaitsiko gara. Larunbatean beste irteera bat egingo dugu: Navacerradatik atera, Maliciosa (2.227 m) eta Cabeza de Hierro Mayor (2.381 m) mendiak igo eta berriro Navacerradara itzuli. Azken egunean etxerako itzulera izango da. Bueltakoan, Lerma herrian geratuko dara, bertako jatetxe batean bazkaltzeko. 

Egun guzti hauetan, lehen aipatu dugun bezala, Cercedillako ostatu batean egongo gara, pentsio erdian. Prezioak honako hauek izango dira: Bazkideentzat 210€ eta bazkide ez direnentzat 225€. Prezio honetan ostatua, bidaia eta azken eguneko bazkaria sartzen dira. Mendian ibiltzeko janaria norberak eraman beharko du.

Izen emateko epeak hauek dira Maiatzak 8tik Ekainak 12ra arte. Beti bezala, diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da. Izena jarri ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara. Animo, zuen zain gaude.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide