Baztaneko bailarara joango dira Inda-Mendikoak igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko mai. 30a, 09:57

Hilabete irteerarik gabe, nahiz eta tartean Indamendi eguna ospatu, eta datorren iganderako bat prestatu degu. Hona hemen proposatzen dizueguna.

Belate portutik abiatu, Saioa (1418 m) igo, bidean Abartan (1095 m) igo ondoren Zigan amaitu. Nafarroan ibiliko gera, Baztan bailaran hain zuzen eta Saioa bertako mendi altuena da. Oso paraje politak dira, jende askorentzako ez ezagunak, horregatik merezi du buelta bat ematea.

Irteera igandean, Ekainak 4ean izango da eta egun osokoa. Txango honek 17 kilometroko luzera, 700 bat metroko desnibela eta 5 eta 6 ordu bitarteko iraupena izango du. Irteera beti bezela, goizeko 7.30tan autobus geltokitik. Izenak emateko goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide