Inda-Mendi Alaitz mendilerrora joango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko eka. 12a, 09:05

Aurreko igandean egin genuen irteera zoragarri bat eta datorren iganderako prestatu dugunaren berri ematera gatoz. Aurtengo kurtsoko azkena izango da, Sanpedrotako irteeraren aurretik, beraz, entrenamendu hona izan daiteke Guadarrama aldera joatea pentsatzen dutenentzat. 

Hona hemen proposatzen dizueguna: Untzuetik irten, Untzueko haitza (987m) igo lehenbizi, gero Elomendira igo (1.295m) eta Elon amaitu. Berriro Nafarroan ibiliko gara, Alaitz mendilerroan hain zuzen ere. Oso paraje politak dira, jende askorentzako ezezagunak, horregatik merezi du buelta bat ematea.

Irteera igandean, ekainaren 18an izango da eta egun osokoa da. Txango honek 17 eta 18 kilometro bitarteko luzera, 1.000 metroko desnibela eta 6 orduko iraupena izango du. Irteera, beti bezala, goizeko 7.30ean izango da autobus geltokitik. Izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bazela; helduak 12€ eta umeak 6€.

Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide