Guadarramako mendietan, giro onean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko uzt. 4a, 09:00

Sanpedroetako egun hauetan Inda-Mendikoak Guadarrama inguruan ibili gara. Gure asmoa mendia eta turismoa egitea zen eta guztia bete dugu. Turismoari dagokionez, Segovia eta Lerma ezagutzea zen eta hala gertatu da: leku zoragarriak ezagutu ditugu eta orokorrean jendea gustora geratu da. Bestalde, eta helburua hau izango litzateke, mendia dago.

Lehen egunean, Puerto de Cotostik abiatu eta Granja de San Ildefonson amaitu genuen; Peñalara mendia igo ondoren. Eguraldi hotza, tontorrean -2º eta haize haundia izan genuen. Hurrengo egunean, Navacerradatik atera, Cabeza de Hierro Mayor eta Maliciosa tontorrak igo genituen, berriro Navacerradan amaitzeko. Hotza izan arren, eguraldi ederra eduki genuen, bista ederrak ikusteko aukera eta jendea oso gustora. Talde polita joan ginen (26 lagun) eta gure arteko giroa oso ona. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide