Irteera Balmasedan izango da, Trasmosomos tontorra igo (696m) gero Carobo menditik (565m) pasa, eta Sodupen amaitu. Txangoak guztira 20Kmko luzera, 650m desnibela eta 6 bat ordu bitarteko iraupena izango du. Beti bezela, irteera goizeko 7:30ean izango da autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan (943860357), ostiral eguerdia baino lehen, eta prezioak ohikoak: helduak 12€ eta umeak 6€.
Ea jendea animatzen den eta denok igandean elkar ikusten dugun. Animo!