Mañariatik atera eta arrobi ondotik gorantz joango gara Oraietako leporaino. Handik, harrizko bide maldatsu baten bitartez helduko gara Untzilatx gailurreraino. Bertan Durangaldeko ikuspegi orokor bikaina dugu. Jeisteko hegorantz joko dugu, eta Mañarira bueltako gara tontorra inguratuz. Ibilbideak guztira 8 km-ko luzera, 711 metroko desnibela eta 3 orduko iraupena izango du gutxiborabehera. Egun erdiko ibilaldia da.
Irteera igandean, hilaren 3an goizeko 7:30ean autobus geltokitik izango da. Izen ematea, goiko estankoan (943 860 357) ostiral eguardia baino lehen egintea komeni da. Prezioak beti bezela; helduak 6€ eta umeak 4€.
Animo, igandean ikusiko dugu elkar.