Irteera Buradon Gatzagatik egingo dugu San Cristobal (885 m.) gailurra igotzeko. Bide polit bat eginda Briñasera jaitsiko gara. Guztira 9 kilometroko luzera eta 400 metroko desnibela ditu ibilaldiak eta 3 ordutan egiteko modukoa da. Jarraian, ondoko Bastidan, Solagüen Bodegara joango gara eta ondoren Jatorrena jatetxean eguna ospatzen jarraituko dugu.
Jardunaldia egun osokoa da eta irteera 7:30eean izango litzateke autobus geltokian, beti bezala.
Han ikusiko dugu elkar.
Batzar orokorra
Gai zerrenda:
- Aurreko aktaren onarpena
- Diru kontuak
- 2017ean egindako irteerak
- 2018erako egutegia
- Lizentziak berritzeko garaia
- Direktiba aldaketa
- Galderak eta iradokizunak
Zuen partaidetza espero dugu. Mila esker.