Zarateaitz Andatzaren mendigunean kokatuta dagoen gailurra da. Oihartzun handikoa da bertako pasabidea eta bertan zegoen, eta gaur egun itxita dagoen, Zarate benta ere.
Zizurkildik abiatuta Zarate gainera igoko ginateke, handik gailurrera igotzeko. Bertatik, Andoainera jaitsiko gara Belkoainen ondotik pasata. Guztira 14 kilometro, 330 metroko desnibela eta lau ordutan egiteko moduko ibilbidea. Egun erdiko irteera da.
Igandean goizeko 7:30ean Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik irtengo gara. Izenak goiko estankoan (943 860 357) emango dira ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak betikoak izango dira: helduak 6€ eta umeak 4€.
Animo, igandean ikusiko dugu elkar.