Orkatzategi zumaiarrez beteta

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko mai. 8a, 08:22

Joan den larunbatean, Orkatzategi gailurra zumaiar ugariz bete zen. Eskola Kirola ekimenaren barruan, Araoztik abiatuta, Orkatzategi igo eta bertako ikuspegi zabal bezain ederra gozatu zezaketen. 

Jaitsi aurretik Aitzulo kobazuloa bisitatu zuten. Harribitxi honek harridura eta misterioa sortzen ditu bere bisitarien artean. Etorkizuneko mendizaleak, paregabeko egun pasa egin zuten inguru zoragarri horietan.

Izandako arrakastaren ondoren, Indamendi M.B.-k eskolekin lanean jarraituko du kirol jator honen zaleak sortzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide